KUADRILLATEGI: abenduak 15

 Kaixo!!

Ostiral honetan, DBH1eko gazteekin betiko lekuan elkartuko gara arratsaldeko 17:00etatik 19:00tara. DBH2ko gazteek, EZ dute saiorik izango; izan ere, larubatean (abenduak 16) Txerri Egunean postua jarriko dute eta bertan ikusiko dugu elkar.

DBH2koentzat oharra:

  • Badakizue bakoitzak zein ordutegi daukan postuan egoteko, beraz, puntualak izan. 
  • Oso garrantzitsua izango da postuan egoteko baserritar arroparekin azaltzea.
Bestetik, gogratu MotxianEby lehiaketan parte hartzeko epea amaitzen ari dela, bideoak igotzeko azken egun igandea izango da, abenduak 17

ANIMATU ETA IGO ZUEN LANAK!: https://motxianeby.eus/igo-zure-proiektua/ 

Ostiral edo larunbat arte!!!

Iruzkinak