Kaixo!
Urtero bezala, aurten ere kuadrillategi eta topalekua martxan ditugu.
Kuadrillategi:
Urtero bezala, urriak 4tik aurrera kuadrillategi zerbitzua
eskainiko da ostiral arratsaldeetan, DBH1 eta DBH2 ko gazteentzat, ordutegi
honen barruan:
- DBH1:
17.00-19.00
- DBH2:
19.30-21.30
Elkartze lekua Landetxe plazako espazioa (gaztetxe zaharra) izango
da. Izena emateko online formulario hau bete beharko dute, izena ematea irailak
30a arte irekia egongo da: Kuadrillategi (DBH 1-2) 2024-2025 (google.com)
Topalekua:
Horrez gain, urriak 3tik aurrera DBH eta Batxilergoko gazteentzat
Topalekuaren zerbitzuarekin jarraituko dugu, DBH eta Batxilergoko gazteak
Landetxe plazako espazioan (gaztetxe zaharra) elkartzeko aukera edukiko dute
ordutegi hauetan:
- Osteguna:
17.00-20.00
- Ostirala:
17.00-21.30
- Baliteke
ordutegiak aldaketaren bat izatea taldekatzearen arabera
- Larunbata:
17.00-21.00
Sarrera eta irteera librea edukiko dute. Izena emateko bertaratu
eta formularioa betetzeko aukera izango dute, edo aurrerago gure sare sozialen
bitartez partekatuko dugu online izena emateko galdetegia.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina